Netiketa Berdintasunaren alde

Netiketa Berdintasunaren alde

“Netiketa Berdintasunaren alde”, edo berdintasunaren aldeko eta ziberindarkeria matxisten aurkako aktibista digitala nola izan

Netiketa “bizikidetza digitalerako zenbait arau” adostu aipatzen ditu, arau horiek pertsonek partekatzen, onartzen, errespetatzen eta zaintzen dituzten gida edo erregelamendu gisa funtzionatzen dute. “Berdintasunaren aldeko Netiketa” proposamenak portaerak identifikatzen eta gure egunerokoan online plataformetan, berehalako mezularitzako aplikazioetan eta sare sozialetan egin ditzakegun ekintza positiboak suspertzen laguntzen du. Indarkeria matxistaren aurkako aktibismo digitala sustatzea helburu duten hamar bat proposamen dira.

Egunetik egunera, emakumeen aurkako indarkeria gutxiago eta berdintasunezko mundu bat eraikitzen aktiboki parte hartzeko aukera dugu, bai kalean bertan, bai elkarrekin bizi garen espazio digitalean. Online sozializazio-testuinguruetan, adostasunez ezartzen ditugun, errespetatzen ditugun eta zaintzen ditugun arauak betetzeko konpromisoa har dezakegu. Bizikidetza digitalerako espazioak seguruak, bidezkoak eta berdintasunezkoak izan daitezen. Berdintasunaren aldeko Netiketa onartzea eta sustatzea ziberindarkeria matxisten aurka borrokatzeko modu bat da.